Josetxo Ibazetaren kontrako salaketa jarri du Fiskaltzak

«Terrorismoa goratzea» eta «mehatxuak egitea» egotzi dio Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak

Agentziak
Madril
2012ko uztailaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Josetxo Ibazeta epaitzea eta zigortzea nahi du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak, eta, horretarako, haren kontrako salaketa jarri du, «terrorismoa goratzea» eta «mehatxuak egitea» egotzita. Ana Noe fiskalak aurkeztu duen idatzian jartzen du Ibazeta «mehatxu tonuan» gerturatu zela Espainiako selekzioaren garaipena ospatuz Espainiako banderarekin Donostiako Parte Zaharrean zebiltzan zale batzuengana, «Gora ETA militarra» esan ziela eta «pistola atera eta bi tiro emango dizkizuet» gaineratu zuela. Gertaera horiengatik Ibazetari deklarazioa hartzeko eskatu du Noe fiskalak, eta liskarrean ziren gainerako pertsonak identifikatzeko.

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatearen idazkaria zen Ibazeta hori gertatu zenean. Prentsan irudiak agertu ostean, dimisioa eman zuen, eta alkateak onartu egin zuen. Ibazetak esandakoak «erabat onartezinak» direla esan zuen Izagirrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.