Josu Esparza berehala aske uzteko eskatu du Eleak mugimenduak
Soto del Realen bakartuta dago, eta gaur deklaratuko du Grande-Marlaska epailearen aurrean
Eleak mugimenduak gogor gaitzetsi zuen atzo Josu Esparzaren atxiloketa, Espainiako Gobernuaren Nafarroako egoitzaren aurrean. Eleak-en ordezkaritza ezin izan zen bildu Elma Saiz gobernuko ordezkariarekin «agenda arazoengatik», baina hurrengo astean biltzekoak dira. Orain, Josu Esparza bakartua dute Soto del Realgo espetxean, eta gaur deklaratzekoa da Fernando Grande- Marlaska epailearen aurrean.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu