Joxerramon Bengoetxea (Irun, 1963) Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslearentzat izan da aurtengo Eusko Ikaskuntza Kulturaren, Artearen eta Gizarte Zientzien saria. Bere curriculumaren "distira" saritu dute, eta "gaztetatik euskal kulturarekiko eta instituzioekiko izan duen konpromisoa", epaimahaikideen aktan nabarmentzen dutenez.
Zuzenbidearen filosofian irakasle da EHUn, eta dotore zuzenbidean Edimburgoko unibertsitatetik. Bere ibilbidean garrantzi berezia izan du Europako instituzioetan egindako lanak, "eta ondorioz, euskal gizartea kontzientziatzen egin duen lana oso garrantzitsua izan da". Orain irakasle lana liburuak idaztearekin tartekatzen du. Hainbat liburu idatzi ditu, gehienak Europari buruz.
Europako Komunitateen Justizia Auzitegiko letratu izan zen, 1993-1998 eta 2001-2004 bitartean, eta Jaurlaritzako Lan kontseilariorde ere izan zen EA alderdiarekin 1998tik 2001era, Sabin Intxaurraga eta Joseba Azkarraga buru izan zirenean.
gizartea
Joxerramon Bengoetxeari eman diote Eusko Ikaskuntza saria, Europa herritarrengana gerturatzen egindako lanagatik
Europari eta nazioarteari buruz egindako ikerketengatik eman diote, besteak beste, Eusko Ikaskuntza Kulturaren, Artearen eta Gizarte Zientzien saria irakasle, ikerlari eta juristari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu