Politika

Juan Carlos Castillo Azkoiengo alkatea aukeratu dute Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko presidente

Hautagai independentea bigarren bozketan nagusitu zaio Mario Fabo Martzillako alkateari (Navarra Suma). Fabo bera izendatu dute lehenengo presidenteorde, eta Ander Oroz Antsoaingo alkatea (EH Bildu) bigarren presidenteorde.

Juan Carlos Castillo Azkoiengo alkatea. AZKOIENGO UDALETXEA
2019ko urriaren 4a
21:10
Entzun

Nafarroako Udal eta Kontzeju Federazioak zuzendaritza berritu du gaur, Iruñeko hotel batean egin duten batzar orokorrean. Batzarrak Juan Carlos Castillo independentea aukeratu du Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko presidente. Azkoiengo alkateak bigarren bozketan lortu du lehendakari izendatua izateko babesa.

Lehen bozketan, Mario Fabo Martzillako alkatea (Navarra Suma) izan da bozkatuena. 490 boto jaso ditu. Castillok 356 boto jaso ditu, eta 376 Ander Orozek (EH Bildu). Azken horrek, ordea, etena eskatu du bigarren bozketaren aurretik, eta Castillo babesteko eskatu du, bere hautagaitza erretiratu ez duen arren. Ondorioz, Castillo nagusitu zaio Fabori, 690 borotekin. 492 jaso ditu Fabok, eta boto bat Orozek.

Enrique Maia Iruñeko alkateak hitza hartu du batzarra amaitu aurretik, eta eskatu du aktan jaso dadila Orozek beste hautagai batentzako babesa eskatu duela bere hautagaitza erretiratu gabe. Hori araudiaren kontrakoa izan daitekeela adierazi du Maiak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.