politika

Juan Moscoso, PSNren alkategaia Iruñerako

Espainiako parlamentaria da 2004tik. Maite Esporrin udal bozeramaileak Nafarroako PSNn ardura postuak izango ditu aurrerantzean.

2010eko irailaren 22a
13:51
Entzun 00:00:0000:00:00
Iruñeko PSNk aurkeztu du 2011ko maiatzeko udal hauteskundeetarako bere alkategaia: Juan Moscoso del Prado (Iruñea, 1966). Hautagaitza ofiziala izateko, Nafarroako PSNk ontzat jo behar du eta PSOEk berretsi ondoren, baina ez da ustekaberik espero.

Espainiako Kongresuko parlamentaria da Moscoso 2004tik, eta Europako kontuetako zereginak dauzka han. PSNko Batzordeko kidea da, halaber. Enpresaritza eta Ekonomia Zientzietan lizentziatua da. Ezkonduta dago eta alaba bat dute.

"Gizon jantzia da, asko bidaiatzen du, langilea da eta irekia", esan du Eduardo Vall Iruñeko PSNko idazkari nagusiak. "Aldiz, kontserbadoreak oso itxiak dira. Iruñean behar duen aldaketa lasaia zuzentzeko bermea da Moscoso".

PSNk jakinarazi du Maite Esporrin udal bozeramaile sozialistak hurrengo urteko bozetatik aurrera Nafarroako PSNn ardura postuak izango dituela.

2007ko hauteskundeetan PSNk lau zinegotzi lortu zituen Iruñean. UPNk hamabi, Nafarroa Baik zortzi eta ANVk bi. Yolanda Barcina (UPN) izendatu zuten alkate.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.