Kale gorrian bizi zen pertsona bat hil da Donostian

Donostiako Udalak baieztatu duenez, 23 urte zituen; Ertzaintza kasua ikertzen ari da.

Bi etxegabe Donostian, artxiboko irudi batean. JON URBE / FOKU
Bi etxegabe Donostian, artxiboko irudi batean. JON URBE / FOKU
maddi iztueta olano
2026ko ekainaren 25a
15:45
Entzun 00:00:00 00:00:00

Kale gorrian bizi zen pertsona bat hil zen atzo Donostian. Donostiako Udalak jakinarazi duenez, astearte gauean aurkitu zuten gorpua, 04:00etan, Bergara kaleko 18. zenbakian. Hildakoak 23 urte zituen; Ertzaintza kasua ikertzen ari da. 

Iazko azarotik hona, Donostian kale gorrian bizi ziren lau pertsona hil dira, eta, azken zenbaketen arabera, bostehun lagun inguru bizi dira hala hirian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA