Migratzaileak

Kalean bizi diren gazteentzako baliabideeak eskatu dituzte Donostian

Donostiako Harrera Sareak eta Modahara taldeak ohartarazi dute Moraza kaleko etxebizitza hustu ondoren gazte gehiago daudela kalean, eta ez dietela baliabiderik eskaini.

Eraikina husteko operazioa, abuztuaren19an. GORKA RUBIO, FOKU
2019ko abuztuaren 31
12:17
Entzun 00:00:0000:00:00

Operazio bateratu bat egin zuten abuztuaren 19an ertzainek eta udaltzainek Donostiako Moraza kalean okupatutako etxebizitza batean: 32 pertsona atera zituzten gutxienez, eta bat atxilotu. Zortzi pertsona Espainiako Poliziaren esku utzi zituzten, gainera, atzerritartasun auziak daramatzan sailaren ardurapean. Polizia operatibo "ikaragarri" hori salatzeaz gain, Donostiako Harrera Sareak eta Modahara taldeak ohartarazi dute gazte gehiago daudela orain kalean, etxebizitzarik gabe, eta Donostiako Udalak ez duela behar beste baliabide arazo horri erantzuteko.

Garazi Montsuchi eta Fatima Fernandez bozeramaileek zehaztu dutenez, Moraza kaleko etxebizitza husteak 50 bat gazte gehiago kalean geratzea eragin du, eta Donostiako Udalari eskatu diote "egoera konpontzeko beharrezko neurriak" har ditzala: "Lehen ere eskatu genuen irtenbide bat emateko, ez bakarrik Morazan bizi zirenei, baizik eta egoera horretan dauden gazte guztiei".

Horrez gain, Udaltzaingoak Espainiako Atzerritarren Lege "arrazista" ezartzeko bidea egin izana ere kritikatu dute Montsuchik eta Fernandezek: "Beren eskumena ez den eremu batean sartu ziren". Gainera, kalean utzi dituztenetik poliziak gazte horiei "jazartzen" ari zaizkiela azaldu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.