Karlos Saldise oroituko dute egunotan, Lezon
LEZON. Hilaren 16an 40 urte beteko dira Espainiako talde parapolizial batek Karlos Saldise hil zuela Lezon (Gipuzkoa), tiroz, eta urteurrenerako sortutako talde batek egitaraua prestatu du egunotarako. Lezon izango dira ekitaldiak. Bihar 12:00etan, herri argazkia aterako dute herriko plazan, eta Saldiseri buruzko adierazpen bat leituko. Hilaren 16an, hil zuten leku berean, ikurrina eta lore sorta utziko dituzte. Hurrengo egunean, Gezala aretoan, Karlos Saldise: herriari loturiko bizitza betea kultur ikuskizuna izango da, 19:30ean. Bihar zortzi izango da ekitaldi nagusia, Saldise plazan, 12:30ean, eta bazkaria egingo dute, ikastolan. Abenduaren 30ean, Iñaki Egaña historialariak hitzaldi bat egin zuen. Presoen eskubideen eta euskararen aldeko ekintzailea izan zen Saldise, eta HBko kidea. Etxe atarian hil zuten, 33 urte zituela; Madrilek berehala itxi zuen sumarioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu