euskal presoak

Karlos Torrecilla euskal preso ohia zendu da, minbizi baten ondorioz

Ia hemezortzi urtean egon zen kartzelan. Bihar izango da hileta, Gasteizen, Gamarran.

2018ko ekainaren 16a
16:02
Entzun 00:00:0000:00:00

Karlos Torrecilla euskal preso ohia hil zen joan den ostegunean, minbizi baten ondorioz, haren senide eta gertukoek jakinarazi dutenez. 59 urte zituen. 1989an atxilotu zuten, ETArekin lotuta, beste 25 pertsonarekin batera Guardia Zibilak egindako operazio batean. Ordutik, ia hemezortzi urte eman zituen preso Espainiako Estatuko kartzeletan, eta 2006an berreskuratu zuen askatasuna. “Kartzelaldi luze honen ondorioz, hainbat minbiziri aurre egin izan behar dio, azkenak, bereziki larriak, bizia kendu dion arte”, esan du sendiak.

Hileta bihar izango da, Gasteizen, Gamarrako beilatokian, 13:00etan. "Bereziki amestu zuen Euskal Herria eraikitzea. Independentziaren eta sozialismoaren bidean, indarrak bildu eta herri hau askatasunera eraman arte. Borrokak merezi izan du, merezi du, eta mereziko du”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.