Kartzela zigorra eta 3.000 euroko isuna 2021ean Azpeitian atxilotutako gazte bati

Ertzaintzarekin izandako istilu batzuetan atxilotu zituzten lau gazteak. Urola Erdialdeko GKSko kideek eta atxilotuen gertukoek elkartasuna adierazi diete, eta salatu dute «akusazio faltsuak» egin dizkietela.

Urola Erdialdeko GKS.
Urola Erdialdeko GKS.
2024ko uztailaren 17a
11:36
Entzun 00:00:0000:00:00

2021eko maiatzean Azpeitian (Gipuzkoa) Ertzaintzarekin izandako istilu batzuetan atxilotu zituzten lau gazte. Urola Erdialdeko GKSk eta atxilotuen gertukoek salatu dutenez, haietako gazte bati bi urtez azpiko kartzela zigorra jarri diote eta 3.000 euroko isuna. Ez du preso sartu beharko. Aurretik beste hiru gazte ere epaitu zituzten auzi horrekin lotuta. Bi adingabeak ziren, eta hirugarrena, adin nagusikoa. Azken hori akordio batetara iritsi zen epaiketa egin aurretik.

Urola Erdialdeko GKSk kanpaina bat abiatu du Elkartasuna zigortutako gazteekin; kriminalizaziorik ez lelopean. 

GKSk azaldu du Izarraizko Atean gertaturiko istilu haiek COVID-19aren pandemiaren testuinguruan gertatu zirela, eta Ertzaintzak «arbitrarioki» egin zituela atxiloketak. «Azpijoko poliziala» salatu dute, eta zigortutako gazteei «akusazio faltsuak» egin dizkietela baieztatu. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.