Konponbideari begira

Kataluniako Parlamentuak Euskal Herriko bakearen aldeko adierazpena onartu du

Datorren astelehenean aurkeztuko du, Bartzelonan, ekitaldi batean.

Kataluniako Parlamentuko saio bat, iazko ekainean. MARTA PéREZ, EFE
2020ko otsailaren 4a
11:30
Entzun

Kataluniako Parlamentuak "Euskal Herriko bakearen aldeko" adierazpen instituzionala aurkeztuko du datorren astean, Foro Sozial Iraunkorraren proposamenari erantzunez. Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak onartu du ekinbidea, eta astelehenean egingo dute ekitaldia, 18:00etatik aurrera, Bartzelonan, legebiltzarreko jauregian.

Rosa Cabre Baldellou ETAren biktima, Roger Torren Kataluniako Parlamentuko presidentea eta Agus Hernan Foro Sozialeko koordinatzailea mintzatuko dira.

Foro Soziala, azkeneko urteetan, Euskal Herriko bizikidetzaren aldeko lana egiten ari da Katalunian.

Etzi, biktimen arteko Martin Ugalde foroa

Etzi, Martin Ugalde foroak, Foro Sozialarekin elkarlanean, jatorri anitzetako biktimen arteko mahai inguru bat egingo du Andoainen (Gipuzkoa), Martin Ugalde kultur parkean. Lau lagun mintzatuko dira: Maria Jauregi —aita ETAk hil zion—, Naiara Zamarreño —aita ETAk hil zion—, Eneko Etxeberria —anaia BVEk desagerrarazi zion— eta Nagore Otegi —aita GALek hil zion—. 19:00etan hasiko da saioa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.