Kizkitza Gil de San Vicente eta Eneko Aldana, Iparraldeko ordezkariak Sortun
BAIONA. Sorturen «birfundazioa» gidatzeko talde proposamena osatua dago; Ipar Euskal Herriko bi ordezkariak falta ziren hamabost laguneko zerrendan, eta alderdiak jakinarazi du Eneko Aldana (1989) eta Kizkitza Gil de San Vicente (1974) izango direla. Uztailaren 2ko nazio batzarra lekuz aldatu dutela ere iragarri du Sortuk, izena eman duen jende kopuruagatik: Barañaingo (Nafarroa) auditoriumetik (600 lagun sartzen dira) Gasteizko Europa jauregira (1.000 sartzen dira).
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu