Klima larrialdiaz ohartarazteko beste mugarri bat jarri nahi dute gaur esparru horretan lanean ari diren eragileek. Klimaren aldeko greba antolatu dute. Gazte mugimenduak daude deialdiaren atzean, eta haiekin bat egin dute ingurumenaren esparruan ari diren dozenaka eragilek, Klima Larrialdiaren aldeko Aliantza osatuta. Enpleguaren arloan apenas izan duen eraginik grebak, baina mobilizazio indartsuak izan dira. Mundu osoko 120 herrialdetan deitu dute protestara.
Euskal Herrian, hiriburuetan egin dute biltzeko deia. Bilbon, elkarretaratzea egin dute 11:00etan, udaletxearen aurrean. Arratsaldean ere, manifestazioak egin dituzte hainbat hiri eta herritan. Donostian egin duten manifestazioan izan da Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Ingurumen diputatua. Manifestazioan zeuden hainbat lagun bere atzean jarri dira, erraustegiaren kontrako kartelekin, eta "Errausketa, klima aldaketa" oihuka.
Asensio zuriketa lana egitera pasa da arratsaldeko manifatik. @ErrausAurkMugi ko lagunek errausketak aldaketa klimatikoa areagotuko duela gogorazi dute.
— Julen Begiristain (@JulenBegi) September 27, 2019
Errausketa = aldaketa klimatikoa.#erraustegiagelditu !#EmergenciaClimatica27S#LarrialdiKlimatikoapic.twitter.com/HXuMwli3ky
Ipar Euskal Herrian, Fridays For Future eta Bizi mugimenduek prestatu dituzte mobilizazioak. Bihar egingo dute manifestazioa Baionan: 15:00etan aterako da, Paul Bert plazatik.
Mundiala egin dugu #Bilbo-n#LarrialdiKlimatikoa#KlimarenMundukoGreba#HuelgaMundialPorElClima#FridayForFuture#ClimateStrkepic.twitter.com/OC7bpfcTtA
— ESK Sindikatua (@ESKsindikatua) September 27, 2019
Mobilizazioak #Donostia#Bilbo#Iruñea#Gasteiz irailak 27 Klimaren Aldeko Munduko Greba#huelgamundialporelclima#KlimarenMundukoGreba#emergenciaClimatica#LarrialdiKlimatikoapic.twitter.com/7t8ANeRc30
— STEILAS sindikatua (@STEILAS_) September 27, 2019
Donostiako giroa oraintxe bertan #ClimateStrike#LarrialdiKlimatikoapic.twitter.com/psBojHJoX6
— Gorka Julio (@teketen) September 27, 2019
[EUS] Bat egin dugu #KlimaAldaketa salatzeko elkarretaratzearekin. Etorkizuna nahi dugulako!
— EH Bildu Nafarroa (@EHbilduNafarroa) September 27, 2019
[ES] Estamos en la concentración contra el #CambioClimático. Porque queremos un futuro!#FridaysForFurture#KlimaGreba#HuelgaPorElClimapic.twitter.com/kADBim5JFc
Ez dira protesta bakarrak izan Euskal Herrian. Mugitu mugimenduak ekintza ikusgarria egin du Nafarroan, Castejongo zentral termikoan. Goitik behera zuriz jantzitako hainbat ekintzaile zentraleko kebideetako batera igo dira beste hainbatek Alda dezagun sistema, ez klima zioen pankarta bat zabaltzen zuten bitartean. Barrura sartutakoek, berriz, Itxi termikoak aldarrikatzen zuen kartel erraldoi bat zintzilikatu dute zentral barruan, eta jarraian bertako eskaileretara kateatu dira.
Ekialdeko herrialdeetan egin dituzte lehenengo manifestazioak. Indian, Bangladeshen, Hego Korean eta Zeelanda Berrian mobilizatu dira, esaterako. Azken horretan izan dira manifestazio jendetsuenak. Greta Thunberg Fridays For Future mugimenduaren sortzaileak adierazi duenez, 170.000 lagun inguru irten dira kalera Zeelanda Berrian.
Wellington, NZ. #ClimateStrike#FridaysForFuturehttps://t.co/5psTBaJHGU
— Greta Thunberg (@GretaThunberg) September 27, 2019
Europan ere mobilizazio ugari izan dira. Hona, adibidez, Italiako eta Finlandiako irudi batzuk:
Hey @GretaThunberg look what you’ve done. This is Milan today, I hope it’s not too late #FridaysForFuture#ClimateStrikepic.twitter.com/lMKh8vtyEI
— Antonio Nurra (@Antonio_Nurra) September 27, 2019
Buongiorno Roma, you look beautiful today! ðŸ˜ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ
— FYEG #ClimateStrike (@FYEG) September 27, 2019
ðŸÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂŒ #GlobalClimateStrike#ClimateStrike#FridaysForFuturepic.twitter.com/oQtshYEYH4
Helsinki,Finland #climatestrike#FridaysForFuturehttps://t.co/x8mPESBeDA
— Greta Thunberg (@GretaThunberg) September 27, 2019
Klima larrialdia hizpide dute aste honetan NBE Nazio Batuen Erakundean. Neurri zehatzak hartzea dute erronka. Eskari hori egin die NBEk estatuei: "mugarria" jar dezatela klimaren aldaketa eteteko, kontuan izanda uste baino gehiago ari dela aldatzen. Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak ohartarazi du 2015ean baino “okerragoa” dela egoera, alegia, Parisko Akordioa sinatu zutenean baino larriagoa.
Hain justu, asteazkenean txosten bat argitaratu zuen IPCC Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldeak, ozeanoei eta izoztutako eremuei buruz. Ohartarazi du itsasoaren maila metro bat igo litekeela 2100erako, eta milioika pertsonak lekualdatu beharra izatea ekar dezakeela horrek.
Gogora ekartzekoa da 2015ean Parisen bi graduan jarri zutela tenperatura igoeraren muga 2100erako, eta iazko urrian IPCCk argitaratutako beste txosten batek hobetsi zuela igoera hori 1,5 gradura mugatzea, klima aldaketaren ondorioak "arindu" ahal izateko. Baina kontrako bidean doa gizakien jarduna: industrializazio aurreko garaiarekin alderatuta, jada gradu bat igo da planetaren tenperatura, eta gas emisioak areagotu egin dira azken urteotan.
Benetako neurriak hartzeko eskatu nahi dute, hortaz, gaurko mobilizazioen bitartez. Fridays For Future taldearen arabera, 120 herrialdetan egingo dituzte grebak eta mobilizazioak.
BERRIAk klima larrialdiari buruzko erreportaje sorta bat kaleratu zuen joan den abuztuan, berotze globala nola eragiten ari den hizpide hartuta. Igandean, berriz, desertifikazioari buruzko erreportaje sorta argitaratuko du BERRIAk.