Klimari begira agintariek ostrukarena egiten dutela salatu dute

Ainize Madariaga
Baiona
2022ko martxoaren 13a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Bizi mugimenduak deituta, «klimaren eta justizia sozialaren aldeko» mobilizazioan jendetza bildu zen atzo Baionan. «Alda sistema, ez klima!» bezalako leloak oihukatu dituzte.

Frantziako presidentetzarako hauteskundeei begira egin dute protesta: «Agintariei lehentasunak gogorarazteko garaia da!».

Klimarendako «arriskutsuak» diren hautagaiei oroitarazi diete «klima eta justizia sozialaren gaiak eztabaida politikoaren erdigunean» izan behar duela. Mezua bisuala izan da: ostrukaz beztituriko militantea agertu baita; klima larrialdiari begira agintariek utz diezaioten ostrukarena egiteari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.