Konpentsazioaz harago joatea nahi du EH Baik

2023ko martxoaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BAIONA. Turismora bideratuak diren etxebizitzak mugatzeko Euskal Hirigune Elkargoaren konpentsazio arauarekin milaka bizitegi libratuko direla espero du EH Baik. Araua indarrean eman izana txalotu du, eta berau lortzeko ezkerreko hautetsi abertzaleek eramandako lana goraipatu du. Urrunago joateko, lau proposamen egin ditu: etxebizitzen tentsio handiko eremua hedatzea, fiskalitate arloko erreforma egitea —turismorako bizitegien zerga beherapena kendu eta bigarren etxebizitzena emendatzea—, alokairuen mugatzea abiatzea eta egoiliar estatutua ezartzea. «Azken asteetan, prefeta eta suprefet berria izendatu dituzte. Arazoaz jabetu, eta behar diren neurriak hartu behar dituzte», adierazi du Nikolas Blainek. Apirilaren 1ean Baionan izanen den protestan parte hartzera deitu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.