Irudia. Madril
Konstituzioa hautsita, erabakitze eskubidearen alde
Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren sententziak betearazteko PPk proposatutako lege erreforma onartu zuten atzo Madrilen, oposizioaren aurkako botoekin —UPNrena salbu—. Amaiurrek, EAJk eta Geroa Baik kontra egin zioten aldaketari. Amaiurreko diputatu Sabino Cuadrak, esaterako, Konstituzioaren ale bat hautsi zuen, Espainiaren zatiezintasuna eta horren bermea armada dela aipatzen duten artikuluak kenduta: «Erabakitzeko eskubidea herriei dagokie, ez estatuari». Aitor Esteban diputatu jeltzaleak «sistema autonomikoa eta akordioa txikitzea» leporatu zion PPri.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu