euskal PRESOAK

Konstituzionalak atzera bota du 'Parot doktrinaren' aurkako beste helegite bat

Argudiatu du Jesus Diaz de Heredia euskal presoak aurretik ez duela Gorenera jo.

2012ko azaroaren 19a
13:10
Entzun 00:00:0000:00:00

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak atzera bota du Jesus Diaz de Heredia euskal presoak Parot doktrinari buruz aurkeztutako helegite bat. Kartzela zigorra 2016ra arte luzatu izanagatik jarri zuen helegitea Diaz de Herediak han, baina Konstituzionalak esan du presoak aurretik ez zuela helegitea Auzitegi Gorenean aurkeztu eta horregatik bota duela atzera.

Polizia bat hil zuela egotzita 29 urteko espetxe zigorra jarri zion presoari Auzitegi Nazionalak.

Joan den uztailean Europako Giza Eskubideen Auzitegia 197/2006 doktrinaren edo Parot doktrina bezala ezaguturikoaren kontra azaldu zen Ines del Rio presoaren kasuan. Espainiako Gobernuak helegitea aurkeztu zuen udara ostean.

Konstituzionalak aurten bertan ere hainbat helegite atzera bota izan ditu. Martxoan, adibidez, 25.

Auzitegi Gorenak 2006ko otsailaren 20an ateratako sententzia bat da Parot doktrina. Horren bidez, espetxe onurak edo erredentzioak espetxe zigor bakoitzari aplikatzen zaizkio, eta ez presoak guztira bete beharko lituzkeen gehienezko 30 urteko kopuruari, 2006ra arte egiten zen bezala.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.