KONTSEILUKO KIDE BERRIAK

2018ko ekainaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Erika Lagoma Pombar

Irakaslea eta bertsolaria da, Hispaniar Filologian eta Euskal Filologian lizentziaduna. Bertsozale Elkartean aritua da transmisioan, eta irakasle ari da gaur egun. Lesakakoa da, 1981ean jaioa.

Txema Ramirez de la Pisicina Martinez

Kazetaritzan doktorea da, eta EHUko irakaslea 1998az geroztik. Kazetaritzaren esparruko hainbat libururen egilea. EITBren administrazio kontseiluko kide izana da. Gasteizen jaio zen, 1958an.

Idoia Torregarai Martija

Kazetaritzan lizentziaduna da, eta UEU Udako Euskal Unibertsitateko komunikazio arduraduna. Hainbat hedabidetan aritzen da. Noaua! kultur elkarteko lehendakaria. Usubilen jaio zen, 1974an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.