Kontu Auzitegiak Gipuzkoako errepideetako obrek izandako gehiegizko kostua salatu du
2010ean Gipuzkoako hainbat errepideetan egindako lanek gehiegizko kostua izan zutela ebatzi du EAEko Kontu Auzitegiak. Artean EAJ eta Hamaikabat zeuden agintean. Txostenak aipatzen dituen errepideen artean Andoaingo ingurabidea dago. 2006an 31,3 milioi eurogatik eman ziren lanak. Baina 2010ean 7,4milioi euro igo zen kostua. Gainera, aurretik, 2009an, beste 13,7 milioi euroko igoera izan zuen. Beraz, kostuak %44 egin zuen gora, lanak eman zirenetik. Donostia eta Hernani arteko ingurabideko obrekin antzeko zerbait gertatu zen. Kasu honetan aurrekontuaren hazkundea %10,3koa izan zen 2010ean, eta guztira, %32koa. Donostiako Bigarren Ingurabideko Urumea eta Errenteria arteko zatian ere antzeko zerbait gertatu zen. Kontu epaitegiaren arabera, aurrekontuen egokitzapenak legezkoak dira, baina arrazoizko epe batean egin behar dira.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu