Kontuan hartu beharrekoa

Agurtzane Solaberrieta Mesa.
DONOSTIA
2005eko otsailaren 17a
00:00
Entzun
makumezkoen eta Gizonezkoen Berdintasunerako Legeak hainbat lege aldatu ditu, hala nola Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legea eta Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 8/1990 Legea.

Legeak dio koalizioak edota hautesleen elkarteak aurkezten dituzten hautagai zerrendetan %50ek, gutxienez, emakumeak izan behar dutela. Gainera, porzentaje hori hautagai zerrenda osoan eta sei izeneko talde bakoitzean mantendu behar da. Hori betetzen ez duten zerrendak herrialdeetako hauteskunde batzorde eskudunek ezin dituztela onartu zehazten du.Legea gaur onartuko da eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean. Beraz, apirilaren 17an izango diren legebiltzarrerako hauteskundeetan alderdi politikoek kontuan hartu beharko dituzte lege berri honek jasotzen dituen irizpideak.2001eko maiatzaren 13ko hauteskundeetan baino finago ibili beharko dute alderdiek; batzuek bai behintzat. Izan ere, Berdintasun Legea orain dela lau urte indarrean egon izan balitz, guztiek urratuko zuten legea.Euskal Herritarrok plataformako zerrendan erdiak baino gehiago emakumeak ziren arren, sei izeneko taldean ez zuen proportzio hori mantendu. PPk Bizkaiko zerrendan zortzigarren postuan jarri zuen lehen emakumea, eta EAJko Bizkaiko zerrendan bost emakume baino ez zeuden. Jaurlaritzaren osaketari buruzko legea ere aldatu du. Hala, hurrengo legegintzaldian % 40 emakumeak izan beharko dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.