Guardia Zibilarekin eta Frantziako Poliziarekin batera Ertzaintzak Ipar Euskal Herrian eta Frantzian lan egitea litekeena dela adierazi du Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Barne sailburuak, "koordinazio poliziala indartzeko".
Datozen asteetan, Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroarekin goi mailako bilera egingo duela iragarri du Aresek. Bilera horren helburua Ertzaintza, Guardia Zibila eta Frantziako Poliziaren arteko lankidetza bultzatzea izango da, Aresen hitzetan.
"ETArekin amaitzea helburu nagusia da, horretarako talde terroristaren fronte guztiekin behin betiko amaitu nahi dugu, bakea eta askatasuna sendotzeko", adierazi du Jaurlaritzako Barne sailburuak.
Bilera datozen asteetan egingo dutela jakinarazi du Aresek.
Horrez gain, hurbiltze eta sakabanatze neurrien legezkotasuna babestu du Aresek eta horiekterrorismoaren aurkako borrokan erabilgarrian diren ala ez kontutan hartuta aplikatuko dituela adierazi du.
politika
"Koordinazio poliziala indartzeko" Ertzaintzak Frantzian lan egitea litekeena dela adierazi du Aresek
Guardia Zibilaren, Frantziako Poliziaren eta Ertzaintzaren arteko lankidetza bultzatzeko datozen asteetan Espainiako Gobernuarekin goi mailako bilera egingo duela adierazi du Jaurlaritzako Barne sailburuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu