Koronabirusa zuten beste 23 pertsona hil dira Hegoaldean azken orduetan

Positibo eman dutenen kopuruak gora egin du.

Suhiltzaile bat, Zumarragan, garbiketa lanetan. ANDONI LUBAKI, FOKU
Igor Susaeta.
2020ko maiatzaren 1a
12:27
Entzun

Koronabirusaren ondorioz 23 persona gehiago hil dira Hegoaldean azkeneko orduetan. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak jakinarazitako informazioaren arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 16 pertsona gehiago hil dira COVID-19 gaitzaren ondorioz, eta Nafarroan beste zazpi. Herenegungo datuekin alderatuta, beherakada txiki bat izan da hildako kopuruan: 25etik 23a.

Bestalde, bezperatik 639 pertsona gaixo direla birusarekin. Kopuru horrek gora egin aurreko bi egunekin alderatuta. Sendagiria jaso dutenak, bestalde, 516 izan dira azken orduetan. Guztira, 13.639 dira osatutakoak.

Ospitaleratutakoen kopuruak behera egin du Hegoaldean: 816 gaixo daude erietxeetan, bezperan baino 29 gutxiago. ZIUetan ere hobera egin du egoerak, eta bezperatik hiru pertsona atera dira Zainketa Intentsiboetako Unitateetatik.

Pandemia hasi zenetik, 1.780 pertsona hil dira Euskal Herrian COVID-19arengatik.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.