Korrikarako deia egin du Kontseiluak, inoizko jendetsuena izan dadin

Euskaltzaleen lasterketa ostegunean abiatuko da, Trebiñutik; denen ekarpena behar duela adierazi du Kontseiluak

Erredakzioa
Donostia
2011ko apirilaren 5a
00:00
Entzun
«Euskaraz ikasten duenarena, euskara maite duenarena, euskaraz bizi nahi duenarena... Euskalakari guztion ekarpena da garrantzitsua euskararen lasterketan». Euskaltzale guztiei dei zehatza helarazi die Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak: Korrikan parte hartzeko. Ostegunean abiatuko da AEK-k bi urtean behin antolatzen duen lasterketa, Trebiñutik (Araba), eta aurtengoa inoizko jendetsuena izatea nahi duKontseiluak.

Horretarako denen parte-hartzea aski garrantzitsua dela ohartarazi du. «Pertsona bakoitzak, elkarte bakoitzak, entitate bakoitzak egin dezake helburu dugun euskararen normalizazioan bere ekarpena, bakoitzak bere mailan eta ahal duen neurrian. Guztion ekarpena da garrantzitsua geure helburua heltzeko. Berdin Korrikan ere», nabarmendu du.

Apirilaren 7an abiatu eta 17an amaituko da euskararen aldeko lasterketa, Donostian. Lehen kilometroetan zein azkenekoetan Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok, erakundeko beste hainbat ordezkariren batera, parte hartuko duela jakinarazi dute.

Gutxisolo euskara elkartea

AEK hasi da lasterketari buruzkoxehetasunen berri ematen. 17:00etan izango da lasterketaren hasiera ekitaldia, Trebiñuko herriko plazan.17:30ean abiatuko da, eta lehen kilometroan Trebiñuko Gutxisolo euskara elkarteko ordezkariek eramango dute lekukoa. Korrikalariek Trebiñutik Argantzun aldera joko dute, eta bertan 19:00etatik aurrera festa giro betea izango dute hainbat kontzerturekin. Gasteizko AEK euskaltegiek autobusak jarri dituzte Korrikaren lehen kilometroak bertatik bertara jarraitu nahi dituzten guztientzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.