Kote Cabezudo argazkilariaren kontrako salaketa jarri zuten emakumeen abokatu Mario Diezek errekurritu egin du Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak ezarritako epaia. Abokatuak sare sozialetan jakinarazi duenez, joan den ostiralean hamahiru kasazio errekurtso aurkeztu zituen Espainiako Auzitegi Gorenaren aurrean, ekainaren 27an Gipuzkoako Auzitegiko 1. Sekzioak Cabezudori ezarritako zigorraren aurka.
Auzitegiko 1. Sekzioak 28 urteko eta bi hilabeteko espetxe zigorra jarri zion Kote Cabezudo argazkilariari, bortxaketa delitu bat, sexu abusuen beste bat, haur pornografiako sei eta bi iruzur delitu egitea egotzita. Ordea, haren espetxealdiak ezingo du hogei urte baino gehiago iraun, eta betetzat jotzen dira behin-behineko espetxealdian egin dituen lau urteak. Beste 217 delitu ere egotzi zizkioten akusazioek, baina horien gaineko absoluzioa eman zuten sententzian. Hori kontuan harturik, zigorrak apalak izan ziren akusazioek egindako eskeekin alderatuta. Fiskalak 250 kartzela urte eskatu zituen; akusazio partikularrak, 2.627.
Kote Cabezudoren auzia
Kote Cabezudoren zigor epaiari helegitea jarri dio biktimen abokatuak
Mario Diez abokatuak sare sozialetan iragarri du hamahiru kasazio errekurtso aurkeztu dituela Espainiako Auzitegi Gorenean Cabezudori ezarritako zigorraren aurka

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu