indarkeria matxista

Kristine Bosque

Arbona, 2010eko azaroaren 28a.

2010eko azaroaren 28a
05:00
Entzun

2010eko azaroaren 21ean emakume bat eraman zuten Baionako ospitalera, oso larri, ia-ia koma egoeran. Kristine Bosque zen, 68 urtekoa, Arbonan (Lapurdi) bizi zena. Azaroaren 28an hil zen.

Auzia bere horretan geldituko zatekeen gizarte langile batek ez balu eskatu gorpuari autopsia egiteko. Kolpeak edo bortizkeria jasan izanaren zantzu batzuk ikustea iruditu zitzaion. Egin zioten autopsia, eta ondorioztatu zuten litekeena zela emakumea norbaitek itota hil izana. Orduan atxilotu zuten senarra, Paul Bosque, 65 urtekoa.

Poliziek bizilagunen artean egin zuten inkesta, eta jakin zuten Arbonako etxe apartatu samar batean bizi zela bikotea, eta ez zuela auzoekin harreman handirik. Etxe hartatik oihuak sarri aditzen zirela aipatu zuten batzuek. Prokuradoreak ez zuen orduan informazio gehiago eman, eta BERRIAk ezin izan du egiaztatu auzia nola bukatu zen, eta epaiketan zer gertatu zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.