Kultur arloko hainbat lagunek babesa adierazi diote Bilduri

2011ko apirilaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskal kulturako hainbat lagunek euren babesa eman zioten atzo Bildu koalizioari, horren aldeko kanta eta bideo bat eginda. Bildu gara, bildu izenburua jarri diote lanari, eta Aitor Gorosabel Su ta Gar taldeko abeslariak egin du abestia. Besteak beste, Miren Amuriza eta Jon Marton bertsolariek, Ramon Agirre eta Itziar Ituino aktoreek, Jose Mari Agirretxe Porrotx pailazoak, Mendi margolariak, Imanol Urbieta musikariak, Jon Maia dantzariak eta Gari Berasaluze idazleak ere parte hartu dute lanean. Aurkezpenean, Gipuzkoako Batzar Nagusietarako zerrendaburu Martin Garitano,EAko buru Ikerne Badiola eta Bilduko eledun Amaia Agirresarobe ere izan ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.