Gizartea

Kutxa automatiko batean lo egiten zuen etxegabe bat hil da Donostian

Gaur goizean topatu dute hilda gizonezkoa, Gros auzoko kutxa automatiko batean gaua igaro ondoren.

Ertzaintzaren oihal bat, hildakoa aurkitu dute kutxa automatikoan. JAVIER ETXEZARRETA, EFE
2020ko urtarrilaren 3a
11:12
Entzun 00:00:00 00:00:00

Etxegabe bat hilik topatu dute gaur goizean Gipuzkoako hiriburuan. Gizonezko bat da hildakoa, eta Gros auzoko Sekundino Esnaola eta Aita Larroka kaleen artean dagoen kutxa automatiko batean aurkitu dute haren gorpua. Goizeko zortzietan aurkitu dute banketxeko langileek hilotza, lanera joan direnean. 

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gizonak kutxa automatikoan egiten zuen lo, kartoiekin estalita. Autopsiaren emaitzen zain dago Ertzaintza gertatutakoa argitzeko.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA