LABek baieztatu du ez dela elkarrizketa sozialean izango

Uste du Jaurlaritzak ez duela lan merkatuaren erreformari aurre egiteko asmorik.

Iker Aranburu.
2014ko urriaren 9a
17:11
Entzun

Aurretik hainbat aldiz iradokitakoa baieztatu du gaur LABek: ez du Eusko Jaurlaritzak deitutako Elkarrizketa Sozialean  parte hartuko. Sindikatu abertzalea prest zegoen elkarrizketa sortan parte hartzeko baldin eta lan erreforma gainditu eta "lan harreman eredu berri eta propio bat" eztabaidatzeko bazen. Halakorik ez du ikusi Juan Maria Aburto Enplegu eta Gizarte Gaietarak sailburuak aurkeztu dizkion gai ordenean, eta horregatik eman dio ezezkoa. 

"Langabezia eta prekarietatea zabaltzen duen egungo lan harreman eredua sendotzeko proposamena da Jaurlaritzak egindakoa, lan erreforma gainditzeko inolako proposamenik gabekoa", ziurtatu du LABek, agiri baten bidez.

Berez, LABek uste du gaur egun lan harremanak aldatzeko eskuduntzarik ez duela Jaurlaritzak, eta ez duela ezer egin nahi hori konpontzeko.

Gauzak horrela, Elkarrizketa Sozialak ez duela merezi iritzi dio LABek, "langileontzat ez baitu inolako onurarik ekarriko". Horregatik eskatu dio Jaurlaritzari ez dezala deitu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.