LABek salatu du Hezkuntza Saila ez dela betetzen ari ikastoletarako sinatutako akordioa

Sindikatuaren arabera, Jaurlaritzak ez ditu soldatak sare publikoko langileenekin parekatu. Elkarretaratze bat egin dute, egoera salatzeko.

LABen protesta, gaur goizean, Eusko Jaurlaritzako Bilboko egoitzaren aurrean. LAB
LABen protesta, gaur goizean, Eusko Jaurlaritzako Bilboko egoitzaren aurrean. LAB
Irati Urdalleta Lete.
2025eko urriaren 27a
14:04
Entzun 00:00:00 00:00:00

LAB sindikatuak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak lan akordioa sinatu duten 2023an. Orduan, besteak beste, zera adostu zuten: Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastoletako langileen soldata sare publikoko langileen soldatarekin parekatzea. Alta, LABen arabera, Hezkuntza Saila ez da ari akordio hori guztiz betetzen. Horregatik, iaz hasitako protesta saioarekin jarraitzeko asmoa dute, eta gaur mobilizazio bat egin dute Eusko Jaurlaritzaren Bizkaiko egoitzaren atarian.

«Lan akordioan jasotakoa bete gabe jarraitzeak mobilizazioekin jarraitzea beste biderik ez du uzten». Izan ere, sindikatuaren arabera, adostu zuten ikastoletako langile guztien soldatak sare publikoko langileenekin parekatzea eta lan baldintzak homologatu ahal izateko azterketa prestatzen hastea.

Baina, gaur egun, LABek nabarmendu duenez, ez dituzte langile guztien soldatak parekatu. Eta, azterketari dagokionez, hori nola egin aztertzen hasteko epeak pasatuta daude. Horiek horrela, iragarri dute «borrokara» joko dutela; oraingoz, ez dute zehaztu mobilizazioak noiz egingo dituzten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.