LAB sindikatuak gogor kritikatu ditu iragan asteburuan egin zen Araba, Bizkai eta Gipuzkoako osasun arloko lan eskaintza publikoaren emaitzak, eta gaineratu du ez dela «kasualitatea» azterketa hain gutxik gainditu izana. «Gure osasun sistema publikoa deuseztatzeko beste bide bat besterik ez da», salatu du LABek.
Emaginen kategoriara aurkeztu zirenen %99k gainditu zutela baina beste azterketa askotan %20k ere ez zutela gainditu nabarmendu du LABek. Erradio-diagnostiko teknikari postura aurkeztu zirenen %2k baino ez zuten gainditu, adibidez, eta mantenuko ofizial izateko aurkeztu zirenen %19k gainditu zuten.
LABek gaineratu du Eusko Jaurlaritzak ezarri duen irizpide aldaketa gehitu behar zaiela emaitza horiei. Lan poltsa bakarra osatu beharrean, bi egingo ditu Jaurlaritzak, gainditu dutenak eta gainditu ez dutenak bereizita. Hau da, gainditu ez dutenak bigarren lehentasunezko poltsan sartuko dira, eta LABek kritikatu du poltsa bakarra zegoenean baino aukera gutxiago izango dutela lan egiteko. Hori dela eta, Patxi Lopez lehendakariari eta Rafael Bengoa Osasun sailburuari «inaugurazioz inaugurazio» ibili beharrean hauteskundeetara deitzeko eskatu die.
LABek salatu du osasun publikoa desegiteko erabili dela lan eskaintza
Sistema aldatzea eta gainditu dutenen kopurua txikia izatea egotzi dio sindikatuak Eusko Jaurlaritzari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu