Naiara Landazabal eta Eneko Sorzabal aske gelditu dira kargurik gabe Garzon epailearen aurretik igaro eta gero. Askatasunak igorritako berrien arabera, biek konfidantzazko abokatuarekin deklaratu dute eta egozten zizkieten kargu guztiak ukatu dituzte. Halaber, "tratu zuzena" jaso dutela adierazi dute. Halaber, Lapurdin atxilotutako Malvina Rekalde eta Maika Arizaga aske atera dira Baionako komisaldegitik inolako kargurik gabe.
Gaur 14 lagun dira Garzon epailearen aurretik igarotzekoak; Gipuzkoan atxilotutakoak, Araban atxilotutakoa eta Zaragozako Almunia de Doña Godinan atxilotutakoa. Mementoz zortzi bakarrik pasa dira epailearen aurretik.
Gipuzkoan hamaika lagun atxilotu zituzten; Bizkaian, zazpi; Nafarroan bederatzi; Araban bat, eta Zaragozan —Almunida de Doña Godina herrian— beste bat.
Gainerako bost atxiloketak Frantziako Poliziak egin zituen: hiru Lapurdin, bat Nafarroa Beherean, eta, beste bat, Bordelen.
Iragan asteazkenean Frantziako terrorismoaren aurkako juje Laurence Le Vertek eta Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltsar Garzonek gidatutako operazio handiaren barruan Frantziako Poliziak atxilotutako bost lagunetatik hiru Parisera eraman dituzte deklaratzera. Eneko Gorri lapurtarra, Ihintza Oxandabaratza baxenafartarra eta Emile Martin zuberotarra dira Parisera eraman dituztenak.
Honakoa da atxilotuen zerrenda:
GIPUZKOA
Itsaso Garmendia , Zaldibian Fiskalak kartzela eskatzen du
Bittor Garzia , Zaldibian
Arantzazu Etxebeste , Errenterian Fiskalak bermepean aske uzteko eskatu du
Miren Etxebeste , Errenterian Fiskalak bermepean aske uzteko eskatu du
Karmele Etxebeste , Errenterian Fiskalak bermepean aske uzteko eskatu du
Carlos Martin , Usurbilen
Naiara Landazabal , Zegaman Kargurik gabe aske
Eneko Sorzabal , Zegaman Kargurik gabe aske
Alberto Gonzalez , Donostian
Aitziber Ezkerra , Donostian
Nagore Lopez de Luzuriaga , Donostian
NAFARROA
Ramon Lopez , Altsasun
Eneko Compains , Iruñean
Joseba Compains , Iruñean
Zaloa Azpilikuetan , Iruñean
Anjel Maria Elcid , Iruñean
Eneko Arevalo , Iruñean
Jordi Purti , Iruñean
Ekain Guerra , Barañainen
Garikoitz Mendioroz , Antsoainen
BIZKAIA
Galder Bilbao , Getxon
Iker Casanova , Bilbon
Arantza Martin , Bilbon
Jabier Gil , Bilbon
Gorka Iriarte , Bilbon
Haizea Perez , Bilbon
Jugaitz Duñabeitia , Durangon
ARABA
Agustin Gorbea , Murgian
LAPURDI
Maika Arizaga kargurik gabe aske
Emile Martin
Malvina Rekalde kargurik gabe aske
NAFARROA BEHERA
Ihintza Oxandabaratz
BORDELE
Eneko Gorri
ZARAGOZA
Egoitz Martioda
Polizia operazioa
Landazabal, Sorzabal, Rekalde eta Arizaga kargurik gabe aske dira, eta Errenteriako hiru ahizpak bermepean aske uzteko eskatu du fiskalak
Iragan asteazken goizaldean Zegaman (Gipuzkoa) atxilotutako Naiara Landazabal eta Eneko Sorzabal kargurik gabe aske utzi ditu Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak, Askatasuna elkarteko iturriek jakinarazi dutenez. Iturri horien arabera, Lapurdin atxilotutako Malvina Rekalde eta Maika Arizaga ere aske atera dira kargurik gabe Baionako komisaldegitik. Bestalde, Errenterian (Gipuzkoa) atxilotutako Miren, Arantxa eta Karmele Etxebeste ahizpak 30.000 euroko fidantzapean aske uzteko galdegin du fiskalak. Goizean zehar, Usurbilen (Gipuzkoa) atxilotutako Carlos Martin eta Zaldibian (Gipuzkoa) Itsaso Garmendia eta Bittor Garziak ere deklaratu dute epailearen aurrean. Askatasunaren arabera, hirurek inkomunikatuta deklaratu dute. Garmendiak egozten zizkioten kargu guztiak ukatu ditu poliziaren eta epailearen aurrean, baina fiskalak kartzela eskatzen du berarentzat, ekintza baten parte hartzea leporatuta. Gaueko 10:00etarako atxilotu guztiak epailearen aurretik pasako direla espero da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu