Langile publikoek Nafarroan aldarrikatu dute gaur administrazio publiko euskalduna

Herrialde osoan euskara ofizial ez izateak sortzen dituen egoera bidegabeez ohartarazi dute Iruñean, ELA, LAB eta Steilas sindikatuek egin duten protestan.

Iruñean gaur egindako protesta. IÑIGO URIZ / FOKU
Iruñean gaur egindako protesta. IÑIGO URIZ / FOKU
arantxa iraola
2026ko otsailaren 3a
11:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Langile publikoak administrazio publiko euskaldunaren aldeko mobilizazioak egiten ari dira, ELA, LAB eta Steilas sindikatuek deituta. Atzo, Donostian, Bilbon eta Gasteizen egin zituzten protestarik handienak, zenbait erakunde publiko esanguratsuren parean. Gaur, Nafarroan adierazi dute euskaraz lan egin eta bizitzeko eskubidearen alde daudela, Iruñean egin duten protesta batean. Nafarroan, bereziki salatu dute euskara herrialde osoan ofizial ez izateak zenbait egoera bidegabe sortzen dituela. «Bizitokiaren arabera euskaraz artatua izateko eskubidea eman edo kentzea arautzen du legeak», gogora ekarri dutenez. 

Euskararen aurkako oldarraldi judizialaren ondorioak orokorrak dira, Hego Euskal Herri osoan dute eragina. Baina Nafarroan propio behar diren lege aldaketak nabarmendu nahi izan dituzte gaur sindikatuek. Esaterako, Nafarroako Gobernua langile publikoen estatutu berria ontzen ari da, eta sindikatuak kezkatuta daude hartan ez direlako aintzat hartzen euskaraz lan egin eta zerbitzua emateko oinarrizko irizpideak. Aurrerabideak ezinbestekoak direla esan dute, eta aurrerantzean ere kalera irteteko asmoa dutela adierazi. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.