Presoak

Langraizko espetxeko preso bat urkatuta azaldu da

Langraizko (Araba) espetxean zigorra betetzen ari zen R.J.M. 33 urteko presoa urkatuta azaldu zen pasa den larunbatean bere ziegan, itxuraz, bere buruaz beste eginda. Kartzela horretako zuzendariak jakinarazi duenez, bere ziegakideak aurkitu zuen. Ziegako argia piztuta zegoela eta bere R.J.M. ohean ez zegoela konturatu zenean, komuneko zisternan aurkitu zuen, urkatuta. Suspertzeko ariketak egin zizkioten, baina alferrik izan zen. Kartzela horretan bi hilabetean bere buruaz beste egiten duen hirugarren presoa da.

2005eko otsailaren 15a
17:24
Entzun 00:00:0000:00:00
R.J.M.klau urte daramatza preso. Orain lau urte Getxon bere emaztea hiltzea leporatzen diote, eta horregatik zigorra betetzen ari zen.

Joan zen larunbat goizaldean urkatu azaldu zen, Langraizko (Araba) espetxean. Kartzela horretan, bi hilabeteko epean bere buruaz beste egiten duen hirugarren presoa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.