Lankidetza hitzarmena sinatu dute Goienerrek eta BERRIAk

Martinez eta Arregi, atzo, BERRIAko egoitzaren aurrean. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU.
2020ko abenduaren 1a
00:00
Entzun
ANDOAIN. Erika Martinez Lizarraga Goienerreko ordezkariak eta Iban Arregi BERRIA Taldeko kontseilari ordezkariak hitzarmen bat sinatu dute. Akordioan jaso dutenez, zenbait printzipio konpartitzen dituzte bi proiektuek: lehenik, ┬źharreman ekonomikoetan tokian tokiko eta bide laburreko interakzioak garatu eta sustatzea┬╗. Bigarrenik, pertsona erdigunean jartzen duen ekonomia ereduaren alde egiten dute. Hirugarrenik, ingurumenaren ikuspegitik, kontsumo, merkataritza eta ekoizpen prozesu jasangarriak sustatzearen alde daude. Horrenbestez, BERRIAk interesgarria deritzo Goienerrek trantsizio energetikoaren bidea nola urratzen duen, energia berriztagarrien alde egiten duelako eta irabazi asmorik gabeko kooperatiba gardena delako. Bestalde, Goienerrek nabarmendu du BERRIAk euskaraz eta Euskal Herrirako egiten duen kazetaritza, eta balioen artean ingurumenarekiko zaintza eta ardura izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.