Iruñeko alde zaharra armadak hartuta esnatu zen atzo goizean. Espainiako armada Iruñeko alde zaharrean eta Txantrean ibili da eta lapiko hotsarekin erantzun diote bizilagunek. Arratsaldean berriz ere ibili dira soldaduak Iruñeko kaleetan Espainiako ereserkia jarrita zutela. Desinfektatze lanak kari, armadaren konboiz bete dira karrikak, eta soldaduak ibili dira kaleetan zehar. Ahotsa.info agerkari digitalak jaso duenez, gainera, jendea identifikatzen ere ibili dira militarrak Iruñeko kaleetan. Txantrea auzoan ere ibili dira militarrak.
Iruñeko Alde Zaharra, militarrez josita. Zergatik? Zertarako? Egiazki zer desinfektatu nahi dute, hiria ala armadaren irudia? pic.twitter.com/jKB5KvZBD7
— Juan Kruz Lakasta (@jklakasta) April 3, 2020
Gastu militarrak osasungintzarentzat. Auzoan ez zaituztegu behar izenpean lapiko jotzea antolatu du AZ Ekimenak, eta auzokide ugarik egin dute bat beren balkoi eta leihoetatik.
Musika! Musika! ð;Â;ŸÂÂÂÂÂÂŽ¶ #aldehemendikpic.twitter.com/8q5G4IcqsL
— nOrA (@construktsia) April 3, 2020
Hona hemen alde zaharretik heltzen zaiguna! #Iruñea#aldehemendikpic.twitter.com/ijcadte0iN
— Patricia Perales Hurtado (@patriciaioar) April 3, 2020
Ez Iruñan, ez Euskal Herrian, ez inon!!!#aldehemendik#koronabirusa#nietxeangeratukonaiz#iruñapic.twitter.com/Di52XcueRZ
— AEzki ð;Â;ŸÂÂÂÂÂŽ—ð;Â;ŸÂÂÂÂÂŽ—ð;Â;ŸÂÂÂÂÂŽ— (@aezkshare) April 3, 2020
Arratsaldean berriz ere ibili dira militarrak Iruñeko kaleetan, kamioetan Espainiako ereserkia paratua zutela. Auzokideek lehiotik oihuka erantzun diete.
Espainiar militarrek, Iruñeko Alde Zaharretik ateratzerakoan, beraien ereserkia bozgorailuetatik ozen jarri dute. Auzokideek erantzun diete... #AldeHemendik#Intsumisioapic.twitter.com/imhFL9MhZQ
— Gaizka Aranguren Urrotz (@gaizkaranguren) April 3, 2020
Azken egunetan, Nafarroako bertze txoko batzuetan ere izan dira militarrak: Tuteran eta Andosillan, erraterako.