Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak hogei urteko zigorra ezarri dio Lasarte-Orian ama hil zuen gazteari. Buruko gaixotasun bat duela eta —eskizofrenia—, erietxe psikiatriko batean beteko du zigorra; ezingo da handik atera, epailearen baimenik gabe ez bada. Horrez gain, kalte-ordaina eman beharko dio anaiari: 45.532 euro ordaindu beharko dizkio.
Fiskalaren arabera, 2010eko otsailaren 19an hil zuten Isabel Velez, bere etxean. Semea ospitale psikiatriko batean zegoen, baina ihes egitea lortu zuen. 03:00etan sartu zen etxera, «amari ahalik eta sufrimendu handiena eragin eta hiltzeko asmoz». Lehenik, ama torturatu zuen gazteak. Horretarako, etxeko hainbat lanabes erabili zituen gazteak:koilara, labana, bihurkina, mailua, zizela... Torturatu ostean, amari kolpe bat eman zion buruan, eta hil egin zuen. Epaiak jasotzen duenez, hilketaren unean gaztea ez zen bere buruaren jabe, eskizofrenia daukalako. Hortaz, erietxe psikiatriko batean sartuko dute, hogei urtez gehienez.
Lasarte-Orian ama hil zuen gazteak erietxe psikiatriko batean beteko du zigorra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu