17. Korrika

Lau gunetan banatuko da Donostiako amaiera festa, igandean

2011ko apirilaren 15a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Hiru egun baino ez dira falta 17. Korrika amaitzeko, etaiganderako dena prest dago Donostian. 12:15 inguruan iritsiko da Korrika Bulebarrera, eta ondoren mezua irakurriko dute. Lau gunetan banatu dute igandeko festa. Kaian elkarte gastronomikoek prestatutako bazkaria izango da; eta, arratsaldean, musika emanaldiak. Erromeri batekin hasiko da jaia Konstituzio plazan, eta gero sagardo dastatzea eta herri kirolak izango dira. Haurrentzako puzgarriek,tailerrek, Mendiko altxorra antzezlanak eta abar osatuko dute Alderdi Ederreko egitaraua. Trinitate plazan, berriz, musika izango da nagusi. Gose, Izate, Esne Beltza eta Ze Esatek! taldeek joko dute, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.