Laugarren dosia eskura egongo da Hego Euskal Herrian, udazkenean

Uxue Rey Gorraiz.
Iruñea
2022ko ekainaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
COVID-19aren kontrako txertoaren laugarren dosia ez da adinekoetara eta pertsona kalteberetara mugatuko Hego Euskal Herrian; herritar guztiek izanen dute zizta jasotzeko aukera. Hala iragarri zuen atzo Espainiako Gobernuko Osasun ministroak, Carolina Dariasek, La Sexta telebista katean eginiko elkarrizketa batean. Ministroak adierazi duenez, Osasun Publikoko Batzordeak dagoeneko hartu du koronabirusaren aurkako laugarren dosiari buruzko erabakia, eta, data zehatzik eman ez badu ere, plazaratu du gutxi gorabeherako bat: «Udazkenean izan liteke».

Espainiako Gobernuak joan den urtarrilean onartu zuen zenbait pertsona talderi laugarren dosia jartzea. «Arrisku handikoak» ziztatuko dituztela erabaki zuten, zehazki. Orain, baina, aukera herritar guztiei zabaltzea erabaki du Madrilek. «Birusaren aldaera berrietarako egokiak diren txertoak udazkenerako espero ditugu hemen, hori baitugu sinatua botika etxeekin». Dioenez, aurrerago emanen dute txertaketa kanpainaren gaineko informazio gehiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.