Etxegabetzeak

Legez kanpoko kaleratzeen kontrako gida aurkeztu dute Bilbon

Eragileen iritziz, «autodefentsarako tresna bat» da, baita «elkar babesteko modu bat» ere.

Gida aurkezteko egindako agerraldia. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
gotzon hermosilla
2023ko ekainaren 07a
13:22
Entzun

Bilboko zenbait eragilek legez kanpoko kaleratzeen kontrako gida aurkeztu dute San Frantzisko auzoan. Joan den azaroan, Bilboko udaltzainek epailearen agindurik gabe egindako etxegabetze baten berri izan zuten eragile horiek, eta, geroztik, Zeuena biolentzia, geurea auzodefentsa goiburua duen kanpaina bat abiatua dute. Kanpaina horren beste urrats bat da orain plazaratu duten gida.

Eskuliburuan, hainbat gomendio bildu dituzte, euskaraz, gazteleraz, arabieraz, ingelesez eta frantsesez, jakiteko nola erreakzionatu Polizia etxegabetze bat egin nahian agertzen denean agindu judizialik gabe: «Egiaztatu dugu eskubideen berri izaten laguntzeko baliagarria dela, autodefentsarako tresna bat eta elkar babesteko modu bat». Gida ondu duten eragileen web orrietatik deskarga daiteke dokumentua; adibidez, Bilbo Zaharreko Xake gunearen orritik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.