Frantzia

Lehergaiak aurkitu dituzte Paris hegoaldeko zulo batean

Aurkitutako lehergaiak ETArenak izan daitezkeela uste du Frantziako Poliziak.120 detonagailu eta ehunka jaurtigai ere atzeman dituztela zabaldu dute Espainiako berri agentziek.

2019ko abuztuaren 29a
09:17
Entzun

Yonne departamenduan aurkitu dute zuloa, Paris hegoaldean, Marmeaux basoan. Oinezko batek eman dio abisua Poliziari, eta hark ikerketa abiatu du. Iturri ofizialen arabera, lehergaiak topatu dituzte gordelekuan. Espainiako berri agentziek erantsi dutenez, lehergaiez gain, 120 detonagailu eta ehunka jaurtigai ere bazeuden. Segurtasun indarren ustez, ETArenak izan daitezke.

Segurtasun indarrek ez dute xehetasun gehiagorik eman. France 3 katearen arabera, zulo "zahar" bat litzateke.

ETAk 2011ko urriaren 20an eman zuen amaitutzat jarduera armatua, eta 2017ko apirilaren 8an amaitu zuen armagabetzea. Iazko maiatzean desegin zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.