Leihoak ixteko eskatu diete Aiako eta Orioko herritarrei, itsasontzi bat erretzen ari delako

Hiru lagun artatu dituzte kea arnasteagatik, eta horietako bi Donostia ospitalera eraman dituzte.

Arrantzontzia erretzen, Orion. IDOIA ZABALETA / FOKU
Arrantzontzia erretzen, Orion. IDOIA ZABALETA / FOKU
jakes goikoetxea
2026ko irailaren 24a
15:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ondarroako (Bizkaia) Gure Gaskuña arrantzontziak su hartu du gaur goizean, Orion. Hiru pertsona artatu behar izan dituzte kea arnasteagatik, eta horietatik bi Donostia ospitalera eraman dituzte. Ez dute zehaztu zein den haien egoera.

Arrasteontzia itsaso aldeko portuan dago, ez herriguneko portuan. Egunotan konponketa lanak egiten aritu dira bertan, eta konponketak egiten ari zirela piztu da sua, Guka-k jakinarazi duenez. Sua 11:45 aldera piztu da, eta larrialdi zerbitzuetara deitu dute. Kea eta usain sarkorra berehala zabaldu dira itsasaldetik herrigunera. 15:00etan oraindik kea dario itsasontziari. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak leihoak ixteko gomendatu die Aiako eta Orioko herritarrei.

Sutea Orion
Sugarrak Gure Gaskuña arrasteontzian. IDOIA ZABALETA / FOKU

Suhiltzaileen bi kamioi berehala joan dira portura. Sua itzaltzeko itsasontzi bat ere bai. Lurretik eta uretatik ari dira sutea itzaltzen.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA