ESPETXE POLITIKA

Lekukoa ahoz aho, sakabanaketaren berri emateko

Liburuaren Nazioarteko Eguna baliatuz, Dispertsioaren liburuxkaren irakurketa jarraia egin du Sare plataformak Bilbon.

'Dispertsioaren liburuxka'-ren irakurketa, Arriagan. ARGAZKI PRESS
2015eko apirilaren 23a
12:47
Entzun 00:00:0000:00:00

Euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez irakurri dute presoen sakabanaketa politikaren berri ematea asmo duen liburua. Sindikatuetako ordezkariek, presoen senideek, alderdi politikoetako kideek, kazetariek eta abarrek hartu dute parte ekimenean; esaterako, Pablo Gorostiaga Laudioko alkate ohi eta preso ohiak, Laura Mintegi EHUko irakasle eta idazleak, Arkaitz Estiballes bertsolariak eta Kepa Martinez de Lagos Herria 2000Eliza plataformako kideak.

Etxerat elkarteak asteazkenean jakinarazi zuen hiru presoren senide eta lagunek istripua izan zutela Alacantetik bueltan, eta istripua gogoan izan du Sarek. Presoen urruntze politika amaitzeko, oinarrizkotzat jo du "sentsibilitate ezberdinak barnebilduko dituen eta sigla edo helburu politiko jakinen gainetik egongo den sare herritarra osatzen eta indartzen jarraitzea".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.