Hilekoa

Lizeo publikoetan tanpoiak banatzeko diru laguntza bozkatu du Akitania Berriak

190.000 euroko diru laguntzarekin, galdea eginen duten lizeo publikoak hornituko dituzte.

Tanpoi banatzaile bat, artxiboko irudian. GUILLAUME FAUVEAU
Oihana Teyseyre Koskarat.
2023ko uztailaren 07a
11:02
Entzun

Akitania Berriko eskualdeko kontseiluak «hilekoen prekaritateari» aitzin egiteko egitasmo bat plantan ezarri du: 190.000 euroko diru laguntza bat prestatu du eskualdeko lizeo publikoetan tanpoi eta zapi higieniko banatzaileak ezartzeko. Lizeo bakoitzak banatzailea ezartzeko galdea egin beharko dio eskualdeari, iraileko sartzetik aitzina.

Zehaztu dute ikastetxe bakoitzari dagokiola banatzailea non jarri erabakitzea. Gainera, ikastetxeetako erizainekin partaidetzan eraman nahi dute proiektua, hilekoaren eta, oro har, sexualitatearen gaia ikasleekin lantzeko. Helburutzat jarri dute kolegioetara ere hedatzea proiektua datozen urteetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.