Llarenaren epaia gaitzetsi dute zuzenbideko dozenaka katedradun eta irakaslek

Praga Kolektiboko kideek adostutako idatzian esan dute ez daudela frogatuta espetxeratuei egozten zaizkien delituak, eta horiek aske uzteko eskatu dute. 

Carme Forcadell eta Dolors Bassa espetxera iristen. FERNANDO VILLAR, EFE
2018ko martxoaren 25a
16:18
Entzun

Praga Kolektiboak, zuzenbideko elkarteek, Kataluniako Abokatutzaren Koordinakundeak, Giza Eskubideen Aldeko Juristek eta ServidorsCat plataformak sinatu duten idatzian namarmendu dute matxinada deliturik egoteko derrigor egon behar duela indarkeriak, eta gogora ekarri dute Kataluniaren kasuan ez dela halakorik gertatu. 

Horretaz gain, adierazi dute Goreneko epaile Pablo Llarenak aipatutako diru publikoak bidegabe erabili izanaren delitua ez duela inolako instituziok egiaztatu.

Hala, ondorioztatu dute, behin-behineko espetxealdia "gehiegizkoa eta ankerra" dela, kontuan izanik orain arte "delitu zantzuak" soilik aurkeztu direla, eta ez froga sendoak. "Ez dago behin-behineko espetxealdia ezartzeko beste arrazoirik ere, preso daudenen ekintzek —betiere banaka aztertu behar dienak— frogatzen baitute ez dagoela ihes egiteko arriskurik, ez eta delitua berriz egon edo frogak suntsitzeko asmorik".

Azkenik, ohartarazi dute auzipetuen ideologiaren inguruko hausnarketak "ideologia askatasunaren eta parte hartze politikorako eskubidearen aurka" doazela. Horiek hala, gogorarazi dute NBEren Giza Eskubideen Batzordeak berak eskatu diola Espainiari Jordi Sanchezen eskubideak errespeta ditzala. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.