Lopez de Lacalle kazetaria gogoratu dute, haren hilketaren 15. urteurrenean

ETAk hildako Lopez de Lacalleren senide eta lagunak, atzo. JUAN HERRERO / EFE.
2015eko maiatzaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ANDOAIN. Jose Luis Lopez de Lacalle kazetaria gogoratu zuten atzo Andoainen (Gipuzkoa), haren izena daukan plazan eginiko ekitaldi batean. Atzo hamabost urte hil zuen ETAk, tiroz, haren etxearen atarian. Besteak beste, El Mundo egunkariko zutabegilea zen, eta Ermuko Foroko kidea. «Inolako zigor eta mehatxurik gabe ideiak aske adierazteko eskubidea» aldarrikatu du haren emazte Mari Paz Artolazabalek. PSE, PP eta EAJren udal taldeetako kideak izan ziren ekitaldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.