Lopez de Lacalle omenduko du PSE-EEk etzi, ETAk hil zueneko urteurrenean

2017ko maiatzaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ANDOAIN. Jose Luis Lopez de Lacalle PSE-EEko eta Ermuko Foroko kide eta zutabegile izandakoa omenduko dute igandean, Andoainen (Gipuzkoa). Egun horretan beteko dira hamazazpi urte ETAk Lopez de Lacalle hil zuela, eta, urteroko gisan, gogoan izango dute PSE-EEk antolatutako ekitaldian. Lore eskaintza egingo dute 12:00etan, haren izena duen parkean. Iazko ekitaldian, «barkamena eskatzea» galdegin zion ETAri Mari Paz Artolazabal alargunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.