Konponbidea sustatzeko nazioarteko konferentzia. Erreakzioak

Lopez: «Garrantzitsuena ETAri egin zaion eskaria da»

Espainiako Gobernuak ez du hitz egingo biltzarrari buruz, eta ETAri indarkeria uzteko eskatu dio

Erredakzioa
Gasteiz
2011ko urriaren 18a
00:00
Entzun
«Konferentzia honetako gauzarik garrantzitsuena izan daETAri bere jarduera terrorista bukatzeko eskatu zaiola». Horrela mintzatu da Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria Donostiako nazioarteko biltzarraren agiriari buruz. New Yorken hitz egin du, AEBetan baita bidaia ofizialean. Lehendakariak esan du dagoeneko inor ez dela geratzen «ez Euskadin ez handik kanpo euskal gizartearen eskakizun nagusiari, hau da, ETAren amaieraren eskaerari, atxiki ez zaiona». Hori horrela, Lopezek erakunde armatuari galdegin dio aitor dezala «bakarrik» dagoela eta iragarri dezala «behin betiko» bukatu duela.

Lehendakariak berretsi du ETAren amaiera iritsiko bada, «herritarren ahaleginari» esker izango dela, eta ez nazioarteko konferentziaren ondorioz. Gainera, azpimarratu du euskal gatazkarik ez dela egon, eta euskal gizartearen «arazo handiena» ETA izan dela: «Gure herrian ez dira bi bando egon aurrez -aurre. Alde batean demokratok egon gara, eta bestean biolentzia eta mehatxua erabili duen talde terrorista bat». Bere ustez, «demokraziak eta askatasunak» irabazi egin dute azkenean, ETAk jakin badakielako ez dituela sekula bere helburuak lortuko.

Espainiako Gobernuak, aldiz, ez du baloraziorik egingo nazioarteko konferentziaren inguruan. Hala jakinarazi du Jose Blanco gobernuko bozeramaile eta Sustapen ministroak, ohar batean.Bertan azaldu duenez, gobernuak ez dubiltzar horri buruz hitzegingo, «ez duelako parte hartu ezantolaketan, ezta garapenean ere». Hala ere, Blancokohar horretan ETAri eskaria luzatu nahi izan dio: «ETAri gogoratu nahi diogu indarkeria behin betirako utzi behar duela, besterik ez. Horixe da Espainiako gizarteak ETAri eskatzen dion gauza bakarra».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.