Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak ETBren aldeko aldarria egin du gaur Eusko Legebiltzarrean, herritarrei telebista kate hori ikusteko eskatu dielako. "Merezi du". Gorka Maneiro UPDko legebiltzarkideak legealdi honetako ETBko aldaketei buruz galdera egin dionean eman du erantzun hori Lopezek.
"EITB izan zen autogobernuaren konkistarik handienetakoa. Batzeko balio du eta herria egiteko", lehendakariaren arabera.
Baztertu egin du telebista kate publikoa pribatu bihurtzea, "egundoko atzerapausoa litzatekeelako. ETBk herritarrentzat zerbitzu publikoa izaten jarraitu behar du, euskara sustatzeko, balore demokratikoak zabaltzeko eta gizarte honetako aniztasuna ordezkatzeko. ETB ikusteko dei egiten dut, beraz, merezi duelako".
Azkeneko datuen arabera, ETB1 euskarazko kateak maiatzean %2ko ikusle kuota zuen, behin ere baino txikiagoa.2009ko maiatzarekin alderatuta, %1,4 jaitsi zen. 2005ean %5eko kuota zeukan. ETB2 gaztelaniazkoak %9,5eko jarraipena izan du aurtengo maiatzean, duela urtebete baino %5,2 txikiagoa.
komunikabideak
Lopez lehendakaria herritarrei ETB ikus dezatela eskatuz, "merezi duelako"
"Herritarrentzat zerbitzu publikoa izaten jarraitu behar du, euskara sustatzeko, balore demokratikoak zabaltzeko eta gizarte honetako aniztasuna ordezkatzeko", esan du gaur Eusko Legebiltzarrean. ETBko bi kateak ikusleak galtzen ari dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu