Frantziako Estatu Kontseiluak atzera bota du Lurraren Altxamenduak mugimendu ekologista legez kanpo uzteko eskaria. Frantziako Barne ministro Gerald Darmaninek abiatu zuen prozedura hori, Sainte Solineko (Frantzia) laborantzarako urtegi erraldoien kontrako protesten ondotik. Orduan erran zuen «ekoterrorista» dela mugimendu hori, eta legez kanpo uzteko eskatu zuen. Mugimendu ekologistak helegitea ezarri zuen berehala, eta, atzo, Frantziako Estatu Kontseiluak [Justizia instantzia gorena da] arrazoia eman zion.
Frantziako Estatu Kontseiluak argudiatu du Lurraren Altxamenduak debekatzea «ez dela neurrikoa», ez baitzaioleporatzen ahal «pertsonen kontrako indarkeria erabiltzeko probokazioa egitea».Lurraren Altxamenduek pozik hartu dute erabakia: «Gure desobedientzia ekintzek eragin zuzena dute gertakarien joairan. Erabakiak erakusten du estatuaren errepresioaren auka defenda gaitezkeela, eta irabaz dezakegula. Proiektu suntsitzaileak geldiaraz ditzakegu».
Ekintzei eutsiko diete
Erabakia jaso eta berehala, Lurraren Altxamenduek erran dute ekintzekin segituko dutela. Besteak beste, Okzitaniako A69 autobidearen kontrako borrokarekin jarraituko dutela erran dute, eta laborantzarako urtegi erraldoien kontrako mobilizazio «masibo» bat iragarri dute uztailerako.
Lurraren Altxamenduen debekua atzera bota du Estatu Kontseiluak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu