San Frantzisko eliza zaharberritzeko 600.000 euro jartzea onartu du Espainiako Ministroen Kontseiluak

EH Bilduk txalotu egin du erabakia. Diru sail hori Espainiako Gobernuak eta EH Bilduk adostu zuten, hori baitzen baldintzetako bat EH Bilduk 2023ko aurrekontuak onar zitzan.

Gasteizko Zaramaga auzoko San Frantzisko eliza. BERRIA
Gasteizko Zaramaga auzoko San Frantzisko eliza. BERRIA
gurutze izagirre intxauspe
2025eko uztailaren 29a
19:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

600.000 euro jarriko dituzte Gasteizko Zaramaga auzoko San Frantzisko eliza Martxoaren 3ko Biktimen Oroimenezko Zentro bihurtzeko lanetarako. Espainiako Ministroen Kontseiluak gaur onartu du dekretu bidez diru hori jartzea. 1976ko martxoaren 3an, hainbat langile San Frantzisko elizan elkartuta zeuden, mobilizazio batean, eta negar gasa botata aterarazi zituzten elizatik. Irteeran tiroz hil zituzten bost langile, eta ehunka zauritu. Sarraski hura izan zen tokia memoria leku izendatuta dago, eta hura egokitzeko lanetan jarriko da diru hori.

Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak txalotu egin du erabakia, eta esan du Espainiako Gobernuak akordioak betetzen dituela eta laguntza nabarmena emango duela 1976ko martxoaren 3ko biktimen memoriala eraikitzeko.

EH Bilduk ere txalotu egin du San Frantzisko eliza zaharberritzeko 600.000 euroren transferentzia onartu izana. Azaldu duenez, 2023ko aurrekontuetan EH Bildurekin adostutako diru saila da, baina orain arte ez da transferentzia egin, Martxoaren 3ko Fundazioaren eraketan izandako atzerapenengatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.